2018-07-25 18:00

Emakume baserritarren UZTA JASOZ topaketak

Feminismoa eta elikadura burujabetza eskutik

Urriaren 25 eta 26an Euskal Herriko emakume baserritarrak gure ezagutzen eta jakintzen elkartrukea egiteko elkartuko gara. Zita Berrizko Olakueta Aterpean izango da. Tailer teoriko zein praktikoak, hausnarketak, elkarrizketak, adierazpen artistikoak… izango dira bertan.

Elkarezagutzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko momentu bat izango da.

Gainera, Etxaldeko Emakumeen proiektua eta eztabaidak plazaratzeko aprobetxatuko dugu, eta horrez gain, La Via Campesinako ordezkariak etorriko zaizkigu, mundu mailako egoera zein txoko diferentetan gertatzen diren errealitateak aztertzeko.

Etorri nahi baduzu, irailaren 20a baino lehenago izena eman behar duzu. Hori egiteko esteka honetan dagoen galdetegia bete beharko duzu. Emakume baserritarren parte hartzea lehenetsiko dugu.

Etxaldeko Emakumeak

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.