2016-11-28 11:30

Euskal Herriko Bilgune Feminista sortu zenetik hamabi urte igaro dira. Urte hauetan zehar 2002an definitu genuen plan estrategikoa ardatz izanik egin dugu bidea. Baina Euskal Herria aldatu da, feminismoak aldatu dira, patriarkatuak forma berriak hartu ditu; eta horren aurrean baita ere gu eta ordezkatzen dugun Euskal Feminismoa. Burujabetza feminista dugu helburu, eta berau erdiesteko jardunean egokitzeko beharra sentitzen dugu. Horregatik, hausnarketa bati hasiera-jarraipena eman nahi diogu, zurekin, zuekin.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.