2016-11-28 11:30

Iraultza feminista egiteko prest eta gogotsu azaldu dira Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan Ondarroan bildu diren 600 emakumeak. Euskal Herriaren burujabetza feminista erdiesteko jarduna egokitzeko beharra ikusi du Bilgune Feministak, eta horren inguruko eztabaida ematea izan da topaketaren helburua. Euskal Herria eta feminismoak aldatu eta patriarkatuak forma berriak hartu baditu ere, duela hamabi urte Bilgune Feminista sortu zeneko plan estrategikoa ardatz hartuta egin baitute gaur arteko bidea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.