2018-02-20 11:30

Argazkia: Euskalerria irratia

 

Gure jendarteak kale egin du, beste behin. Ekai transfobiak hil du.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Matxatik gure sexualitateak aske bizitzeko mugak gainditzea eragozten digun jendarte transfobiko hau salatzen dugu.

Gorputz disidenteak, bollera gorputzak, transak, arrazak markatutakoak, aniztasun funtzionalekoak... Gorputz guzti horiek ezinbesteko tresna dira iraultza feminista gauzatzeko.
Gorputz eta esperientzia horietan guztietan trantsitatzen duen mundu martxa honetan sinisten dugu. Ez dugulako mugarik nahi arautik kanpo bizi garenontzat.

Elkartasunetik eta babesetik borrokan jarraituko dugu guztiok aske izan arte. Ekai, gogoan zaitugu!

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforma

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.