2018-11-09 20:30

Azaroak 24an, 9. Egun Morea ospatuko du Oñatin, bertako asanblada feministak!

Planifikatu, antolatu, pentsatu, landu, ekin, borrokatu... oso garrantzitsuak dira eta baita, bidean, elkarrekin ondo pasatzeko tarteak hartzea ere! Ondo pasatzeko, gozatzeko eguna izango da Egun Morea!

Azaroak 25, emakumeon aurkako indarkerien aurkako eguna da, eta egun horretan ere kalean izango gara, baina guk argi daukagu: indarkeria sexistei aurre egiteko gure artean  batzea, zaintzea, indartzea, elkartzea ezinbestekoa da!

Saretu gaitezen!

Gora borroka feminista!!!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.