2017-11-20 11:30

Azaroaren 25aren harira martxanterak taldetik prestatu duten egitarauaren berri eman nahi digute:

San Ferminetan eta Hollywood-en ez ezik, gure inguruan eta Bergaran ere gertatzen delako. Indarkeria matxistaren aurrean, borroka, elkartasun eta saretze feminista!

 

>Azaroak 20, astelehena, 19:30etan kartzela zaharrean

 IFF - Irakurketa foro feminista

 Una entre muchas komikia berbagai.

 

>Azaroak 22, asteazkena, 18:00etan, zabalotegi aretoan. 

HITZALDIA

Sorgin ehiza eta indarkeria matxistari aurre egiten. Barakaldoko Argitan elkarte feministaren eskutik.

Indarkeria matxistari aurre egiteko hainbat esperientzia eta estrategiaren inguruan jardungo dugu.

 

>Azaroak 25, zapatua, 20:00tan, san martin plazan

AKELARRE FEMINISTA

Emakumeonganako indarkeriaren aurkako egunaren harira prestatu dugun ekintza herrikoia. 

Emakumeon* gorputzen gainean erabakitzeko, gure bizitzen alde, erasoen aurrean erantzun kolektibo bat emateko,  mugak zabaltzearen alde, instituzioei ardura eskatzeko... Finean, gure aldarrikapenak kalera ateratzeko, ekimen bat abiatuko dugu suaren inguruan.

Hartu deigun kalia eta animau zure ingurukuak! 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.