2019-11-20 13:30

Aurreko astean, EH Bilduk eta Podemosek Kongresuan aurkeztu zuten etxeko langileen kotizazioak legeztatzeko mozioa. Izan ere, orain arte gutxiengo soldataren gaineko kotizazioa ere ez da aplikatu etxeko langileen kasuan. 

Mozioa ez da aurrera atera, EAJ eta PSE alderdien ezezkoarekin eta PPren abstentzioarekin. 

 

Honen harira, Etxeko Lanigleen Elkarteak bere haserrea adierazi du eta iritzi artikulu bat publikatu du. Irakurtzeko hemen. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.