2016-11-14 11:30

Testurak bertso saioak aurrera darrai, eta oraingoan Azpeitian izan da.

Hainbat idazle eta sortzaileren testuak oinarri hartuta, Testurak bertso saioa eskaini zuten, azaroak 9an, Maialen Akizu, Rosi Lazkano, Ane Labaka eta Onintza Enbeitak. Gaiak jartzeaz, aldiz, Amaia Agirre arduratu zen. Emakumeen Etxeen Sareak antolatu zuen egitasmoa, eta hamarnaka lagun hurbildu zen belaunaldi ezberdinetako bertsolari horien lanaz eta bertsoez gozatzera Azpeitiko Emakumeen Txokora. 

Iturria: Uztarria (Argazkiak: Azpeitiko Udala)

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.