2020-04-01 12:45

Covid-19aren agerpenaren aurrean bizitzen ari garen egoeraren inguruan sortzen zaizkigun hainbat kezka, iritzi eta galdera plazaratu nahi ditugu. Berrogeialdi honek eta aurretik ere honen inguruan egunero entzundakoak eragiten ari diren hainbat ondorio kontutan hartuta, Bilgune Feministako Osatze Lan Taldetik gure ikuskera partekatu nahi dugu, nagusitu den diskurtsoa zalantzan jartzeko asmoz eta egoeraren inguruko beste begirada batzuk zabaltzeko lagungarria izango delakoan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.