2018-09-13 13:30

Datorren irailaren 15ean, larunbatean, 19.00etan, kultur emanaldia ospatuko da Bilboko Hika Ateneo aretoan, Resumen Latinoamericano aldizkariak, Sierra Maestra eta Euskadi-Cuba elkarteek antolatuta, "Cubanas. Mujeres en Revolución" dokumentalaren aurkezpenarekin.

 

Proiekzioaren ostean, Maria Torrellas, dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia izango da, baita D´Capricho musika talde kubatarraren musikaz gozatzeko aukera ere.

 

Ekimena "Sierra Maestra-Euskadi" elkarteak antolatzen duen "Barrio Adentro" jardunaldiaren bigarren edizioaren barruan txertatzen da, goizetik Bilboko Atxuri auzoan ekintza kultural anitzak eta bazkaria herrikoia izango direlarik.

 

"Cubanas. Mujeres en Revolución" filma, Resumen Latinoamericano aldizkariak ekoiztua izan da, Cuba, Argentina eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan arrakasta handiz aurkeztuta izan duena.

 

D´Capricho bikote kubatarra, Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatzen dute eta Euskal Herriko eta Kubako kantaz hornituriko errepertorioa eskaintzen dute, bi herrialdeen arteko zubia eraikiz. Baita Xabier Lete, Joseba Sarrionandia edo Leire Bilbaoren euskarazko abesti batzuk ere kantatzen dituzte.

 

Hika Ateneoren helbidea: Muelle Beni 1, Atxuri, Bilbo (San Anton zubiaren ondoan)

 

Sarrera doan izango da.

 

Elkarrizketak eta prentsa: medios@euskadicuba.org - 94-4151107

 

Ekitaldiaren egitaraua:

 

19:00etan: Pelikularen aurkezpena, Maria Torrellas zuzendariaren esku, D´Capricho taldearen musikaren laguntzarekin.

 

19:30etan: Dokumentalaren emanaldia.

 

21:00etan: Solasaldia eta eztabaida zuzendariarekin.

 

22:00etan: D´Capricho bikote kubatarraren kontzertua.

 

(Aretoa 23:30ak arte zabalik izango da. Barra zerbitzua egongo da bertako tabernan).

Dokumentalaren informazio gehiago

Trailer de `Cubanas. Mujeres en Revolución´

“Cubanas. Mujeres en Revolución”, una de las 5 películas argentinas más vistas en la última semana

Argentina: a sala llena, Resumen Latinoamericano estrenó su película “Cubanas. Mujeres en Revolución” (Fotos+Videos)

Ante numeroso público, Resumen Latinoamericano presentó en La Habana su película “Cubanas, mujeres en Revolución”

Película “Cubanas. Mujeres en Revolución” sigue concitando interés y aplausos /Cuarta semana en Buenos Aires

La película “Cubanas. Mujeres en Revolución” aplaudida en Córdoba, con la presencia de la hija del Che

`Cubanas. Mujeres en Revolución´: una iluminería de esperanzas, un artículo de Stella Calloni

D´Capricho bikote kubatarraren musika eta informazioa

Dúo cubano D´Capricho (antes `Las dos D´): musicalizando la gran poesía cubana... y la poesía vasca (Entrevista)

Canal Youtube de D´Capricho

D' Capricho Nik nahi dut

D' Capricho Voy a Decidirme

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.