2017-11-28 11:30

Elkartrukea, ezagutzak edo zaintzak bultzateko espazio berri bat aurkezten dizuegu: Bollopop.com, Lesbiana eta feministen artean egindako foroa da eta sistema kapitalista honekiko alternatiba moduan plazaratu nahi dugu. Gure arteko beharrak eta balioak uztartzeko baliabidea.

Foro honetaz informazio gehiago izateko abenduaren 1ean La karpinteria izeneko espazioan egingo dugun aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu (Cortes Kalea 29-31 zenb, 4.solairua, Bilbo). Elkartrukatzeko energia positiboak eta sorpresaren bat egongo dira.

Etorri eta saretu gurekin!

Sare lesbianista

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.