2020-01-17 16:45

Euskal Herriko mugimendu feministak bizitzak erdigunean jarri nahi ditu, indarkeriari, berdintasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzaren hierarkiari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei aurre egiteko; aldarrikapen hauek guztiak mugimendu feministaren borroken parte izan dira, eta horregatik, feministok ere greba orokorrera goaz!

 

Greba feministaren planteamenduak bizitzako eremu guztietara zabaltzen dira, lanaren kontzeptu klasikoa eraldatzeko asmoz. Gure iraultza heteropatriarkatu kapitalista eta kolonialistak sortzen dituen bazterretatik eraikitzen da.

 

Irakurketa honekin bat eginez, Bilgune Feminista ere grebara atxikitzen da Euskal Herriko mugimendu feministarekin batera. 

 

Greba feminista izango da! 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.