2017-12-04 11:30

Tradizio feminista luze baten ondorio (eta jardun) gara, gure lan estilo eta espazio propioa ia 15 urte hauetan eskuratu dugun arren. Euskal Herria da gure lan esparrua eta berau feminista bilakatzea gure helburu nagusia. Horretarako, emakumeen* eskubideen aldeko borroka sustatu eta parekidetasunaren alde pausuak ematen dituzten eragile zein pertsona feminista eta ezkertiarrekin bidea egiten goaz, egunero.

Urte luze hauetan emankorra izan da bidea, dena den, aurrera begira erronka garrantzitsuak marraztu ditugu: burujabetza feminismotik ezaugarritzea, aliantza eta lidergo feministaren erdiestea, buru-gorputzen osatzean sakontzea...

Baina jarduera hau aurrera eramateko zure laguntza ekonomikoa ezinbestekoa dugu. Horregatik gonbidatu nahi zaitugu Bilgune Feministaren proiektua eusten laguntzera.


Horretarako, bi aukera proposatzen dizkizugu:

1. BIDELAGUN FEMINISTA izatea (norbanakoentzat):

Hilabetero, hiruhilabetero edo urtean behin ekarpen ekonomiko bat egitean datza (kopurua aukerakoa da).

  • Urtean Emaraun aldizkariko lau zenbaki jasoko dituzu
  • Gure produktuetan deskontu eta abantailak izango dituzu
  • Hamabosteroko informazio eta deialdien berri jasotzeko aukera izango duzu, Kontaria buletinaren bidez.


2. HARPIDEDUN FEMINISTA izatea (eragile zein kolektiboentzat):

Eragile, kolektibo, instituzio edo mugimendu batek susatutakoa, urtean 40€-ko kuota izango duena (gutxienez).

  • Urtean Emaraun aldizkariko lau zenbakiak eskainiko dira
  • Euskal Herriko Bilgune Feministako egutegia oparituko da urtero

Nola egin?

Beheko fitxa deskargatu, dagokizun atala bete (norbanakoentzako bidelagun fitxa ala kolektiboentzako harpidetza) eta bidali posta elektroniko bat bulegoa@bilgunefeminista.eus helbidera fitxan eskatzen zaizkizun datuak adieraziz. Hala, bidelagun edo harpidetzaren kostua urtean lautan giratuko zaizu (urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian).

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.