2017-09-22 11:30

Hona hemen Emakumeentzako Azpeitiko JABETZE ESKOLEN eskaintza berria:


**"MUNDUKO DANTZAK: SABEL DANTZA" IKASTAROA, Jaione Albeniz Pagolaren eskutik.

**"AUTODEFENTSA FEMINISTA" TAILERRA, Alaitz Mañesen eskutik (Emagin elkartea).


**"SOINU BIDAIA" TAILERRA, Zahira Montalvoren eskutik.

**"HAUSNARKETA FEMINISTAK", Miren Arangurenen eskutik (Emagin elkartea).

**"ARTEAREN BIDEA: SORKUNTZA AHALDUNTZEKO ESTRATEGIA GISA" TAILERRA, Virginia Imazen eskutik.

**"EKONOMIA FEMINISTA" TAILERRA, Saioa Cerainen eskutik (Emagin elkartea).

**"ZORU PELBIKOA INDARTZEN" IKASTAROA, Saioa Baenaren eskutik.


Bestalde, Emakumeen Txokoko ekimen moduan, hainbat tailer antolatu ditugu ere:

¤ "EMAKUME HAURDUNENTZAT" TAILERRA, Edurne Salegirekin
¤ "EMAKUME PILOTARI" TAILERRA, (Eskuz edo/eta Palaz aritzeko aukera) Alaitz Badiolarekin
¤ "EDOSKITZE TALDEA", Mireya Barrutietarekin

Eta hitzaldi, ikuskizun eta bestelako ekimenez betetako programazioa izango dugu gainera!

Irailaren 18tik 30era izen-ematea zabalik izango dugu. Izena emateko lekuak: Udaleko Parekidetasun Saila eta Emakumeen Txokoa.

Antolatzaileak: Azpeitiko Udala eta Emakumeen Mahaia.


Animatu eta parte hartu!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.