2017-09-19 11:30

Arbizu, Bakio, Gasteiz, Iruñea, Donostia, Bilbo, Pasai Antxo, Durango, Zarautz... Hainbat izan ziren atzo kontzentrazioak burutu zituzten hiri eta herriak. Baina erasoak ez direnez amaitu, erantzunek ere jarraipena dute eta Bilboko azken erailketa-saiakera sexista salatzera deitzen gaituzte Uribarriko taldeen koordinakundeak gaur, 19:30etan, bertako arrapala mekanikoetan. Horrez gain, Uribarriko Gazte Feministek idatzitako oharra ere irakur dezakezu beherago.

ERASO SEXISTEI AURRE EGIN!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.