2017-03-17 11:30

Pasa den urtarrilaren 3an Bilbon zera baieztatu zuen Foro Sozial Iraunkorrak:  “Gaur gertuago gaude, arrazoizko epe batean, ETAren arma guztiak suntsitzearen ondorioz, armagabetze osoa burutuko den egunetik. Eta jendarte zibilaren inplikazioa da, hain zuzen, aurrerapen hau ahalbidetzen duena”

            Jendarte zibila aktiboa izan dadin derrigorrezkoa da informatua egotea. Azterketa zehatza egin ahal izateko elementu guztiak behar ditu.

            Xede honekin, Foro Sozial Iraunkorretik atxikituta doan dokumentoa kaleratu dugu, izenburu honekin: “Armagabetze adostu, ordenatu eta nazioarteak egiaztatutako baten alde”.

            Helburua? Une honetako ETAren armagabetzearen egoera partekatzea instituzio, eragile eta herritarrekin eta, bestalde, gai honen inguruan, arrazoizko epe batean, fase erresolutibora heltzea ahalbideratzen duten gure proposamenak azaltzea.

Foro Sozial Iraunkorra

(Beherago deskarga ditzakezu pdf dokumentua)

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.