2016-01-19 11:30

Gure elkartasuna emakume eta herri kurduarekin

2016ko urtarrilaren 8an izan zen Pakize Nayir, Fatma Uyar eta Sêve Demir borrokalari eta burkideen hileta; gobernu turkiarren segurtasun indarrek hil zituzten urtarrilaren 4an Silopin.

Krimen honek Emakumeen Mundu Martxako kideok bereziki kolpatu gaitu. 2015ean krisiek eta gatazka armatuek ez digute eragotzi mundu guztian zehar gure 4. nazioarteko ekintza antolatzea, baita gatazkak zeuden lekuetan ere, landa eremuetan, periferietan, mendietan, erresistentzian diharduten emakumeak dauden eskualdeetan… Nazioarteko ekintzaren baitan, Karabana feminista europarra Turkian kokatuta dagoen lurralde kurduan hasi zen, bertako emakumeei beren gorputz eta lurraldearekiko autonomia eta autodeterminazioa lortzeko borrokan babesa eta indarra emate aldera. Halaber, emakumeen erresistentziak sistema kapitalista, kolonial eta patriarkalaren aurka eraikitako alternatibak ezagutaraztea zen beste helburua.

Elkarretaratzea: Ostegunean, 19:30tan Bilbon Turkiar enbaxadaren aurrean! Agertu!!!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.