2015-12-14 11:30

Mundu osoko herrialdeen artean AEBetan praktikatzen da gehien abortua. Abortuaren aurkakoek, ordea, zorrotz mugatu dute emakumeen eskubide hori. Erasoak areagotu dira: joan den astean familia plangintzarako klinika batean hiru lagun hil zituen gizon batek tiroz Texasen.

Iturria: Berria - Jone Amonarriz

Eskubide zapalketa handia duten Irlandako emakumeek kanpaina dibertigarria abiatu dute. Irlandako lehen ministroari twitter bidez haren hilereoaren berri ematen diote egunero. "Gure gorputzen hainbeste kezkatzen badute, jakinarai beharko diogu gure zikloa zein fasetan dagoen!" Ikusi kanpainari buruzko artikulua Pikaran.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.