2016-05-09 11:30

Argentinan martxan jarri duten kanpaña baten berri eman nahi dizuegu oraingoan. Abortu espontaneo bat izateagatik 8 urteko kondena jarri diote neska gazte bati eta hori salatzeko, idazteko deialdia egin dute Ekainak 16 aurretik (lehenengo linkan info gehio) bere askatasuna eta halako prozesuekin amaitzeko eskatuz. 


Hemen heldu zaigun mezua:

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.