2018-10-17 09:30

Urriaren 27an, Bilboko Areatzan burutuko da FEMINISTON HERRIA eguna! Egun handia Euskal Herriko mugimendu feministarentzat! Egitarau zabala prestatu dugu! ALTERNTAIBA FEMINISTEN AZOKA izango da goizean; Euskal Herrian martxan ditugun proiektu feministak, emakumeek aurrera ateratako proiektuak izango dira azokako protagonista; Euskal Herri feministara bidean, bizitzako hainbat arlotan eraldaketa lanetan ari direnak: komunikazioan, kirolean, sorkuntzan, elikadura burujabetzan, zaintza lanetan, hezkidetzan, hirigintzan, dekolonizazioan, zein formakuntzan, besteak beste. 30 proiektu baino gehiago ditugu zerrendan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.