2020-03-06 17:15

  Mugimendu feministaren indar metaketa, kohesioa eta transbertsalitatea islatu dituzte Euskal Herriko grebek eta V. jardunaldi feministek. Olatuaren gandorrean egonda, mugimenduaren erraiak ireki ditugu eta barne aniztasunaren ataza nabarmendu zaigu. 

Emaraun honetan aniztasun horretaz hitz egin nahi izan dugu, deseroso egiten zaizkigun gaiez baina baita ere elkartasunaz, borrokatzeko modu ezberdinez eta mugimendu feministak beste borroka batzuekin artikulatzeko duen gaitasunaz. Izan ere, bidean sortzen zaizkigun deserosotasunek adierazten digute errora goazela eta erro horretatik dena aldatzeko ari garela.   

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.