2020-12-31 13:26

Urteari agur esateko Rolaldian zehar jokatutako beste Atopiako abentura bat duzue hemen entzungarri.

Jokalariak Ainhoa, Xabier, Xabi, Zuhaitz, Ander eta Ibai izan dira, eta maizter lanetan Txabi ibili da.

Urtebeteko esplorazio bidaiaren ostean gure pertsonaiak Santimamiñeko kobetatik irten dira, baina mundua jada ez da urtebete arinago utzi zuten hura. Zerbait gertatu da.

Zer egingo duzue?

Saioa deskargatzeko:

Rolaldia â€' Atopia Birusa 1

Rolaldia â€' Atopia Birusa 2

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen. etzi.pm Talaios kooperatibaren proiektu bat da.