2020-04-06 09:39

COVID-19 deitu diogun krisialdi sistemikoaren eraginez gutariko asko eta asko etxean itxita gelditu garen honetan Etzi Portu Maritimotik etorkizunaren eta jendartearen alde lerratu nahi dugu.

“Imaginatzen duen lehenak, irabazten du”  Bifo berardi

Ez dago etorkizunik, ados, ba orduan asma dezagun bat imagina daitekeenaren markoa apurtuz. Markoa guk jartzen dizuegu lasai, DIN A4 tamainako (210,25 mm x 297,25 mm edo 0,0625 m2ko azaleradun) «orri» bateko proposamenak bidali behar dizkiguzue. Oteizak paper txuri baten aurrean zuen jarrera zuena egin eta Euskal Herriko lehen Solarpunka DIN A4an deialdia zabaldu nahi dugu.

Ideia hauek edozein formatakoak izan daitezke: errelato laburrak (edo luzeak, oso letra tamaina txikia erabiltzea zilegi baita), antzerkirako gidoiak, sukalde errezetak, bosturteko handien planifikazio kolektiboak, AtopiaRPG rol jokorako partida abiapuntuak â€' edo pertsonaia proposamenak, edo Fakzio berriak, edo Estrabagantzia eta superbotere zerrenda eroak, edo…-, bertso paperak, ilustrazioak, proiektu transmedia orijinaletara daramaten QR Kodeak folio osoan inprimatuta, komikiak, entseguak, programazio kodea, banku bat atrakatzeko plan elaboratuak…).

Baldintza bakarra etorkizun eta itxaropenari buruzko ideiak lantzea da. Lanek originalak izan behar dute eta jakin denak publikatuko direla hemen gure lizentzia librearekin, ez dizkiogu eta munduari eta historiari opari hauek ukatu nahi. Horretarako helduleku interesgarri bat euskarazko Solarpunk Manifestua izan daiteke, baina izan aske. Posta elektronikoa eta zure izena eskatuko dizugu formulario baten bidez, baina fitxategian ez jarri izenik edo bidali duen pertsona identifika dezakeen ezer.

Maskaratutako izaki anonimoz osatutako Epaimahai Txit Agurgarri Bezain Misteriotsuak erabakiko du jasotako proposamen artean zeinek diren onenak, eta hiruk saria eramango dute, Eguzkia, Ilargia eta Nazioarteko Espazio Estazioa kategorietan.

 

Deialdiaren baldintza orokorrak

Gaia: Etorkizuna eta itxaropena

Formatua:  DIN A4 (210,25 mm x 297,25 mm). Edozein formato elektronikotan.

Epemuga: Nafarroako Foru Erkidegoan Etxeko Konfinamendua amaitzen den eguna.

Sariak:

  • Eguzki saria (LakariKoop-en saskia + AtopiaRPG liburu bat)
  • Ilargi Saria (AtopiaRPG liburu bat)
  • Nazioarteko Espazio Estazioa Saria (AtopiaRPG liburu bat)

Parte hartu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen. etzi.pm Talaios kooperatibaren proiektu bat da.