2019-04-29 22:45

Saio honetan, hauteskundeak hasi aurretik, hauteskunde hauetan ikus ditzakegun estrategiei buruz hitz egingo dugu; Siriren eta ahots morroiek dituzten ahotsei buruzko gogoetak egin; Calm lasaitzen laguntzen duen aplikazioa ezagutu eta EHn zabaldua dagoen telegrafo optiko sareak birgaitzeko proposamena ere izango dugu hizpide.

Irudia: https://pixabay.com/photos/steampunk-gears-cogs-mechanical-1485795/

Fondoko musika: https://hatxe.bandcamp.com/ (Hatxe – Astoazkena Oscarrekin)

Itxiera musika: https://pelax.bandcamp.com/album/cowboys-orchestra-saioak ( Pelax – Gauza guztien Gainetik)

Oharra: saioa beste irratietan, webguneetan edo zerbitzuetan erabili nahi baduzu, lasai erabili, librea da eta, baina asko gustatuko litzaiguke jakitea non entzuten den.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen. etzi.pm Talaios kooperatibaren proiektu bat da.