2020-04-22 21:30

â€' Guiñi!!!!!!!!

â€' Zuen laguna hilda dago, goazen azkar hemendik, ez da komeni laino horren azpian geratzea. (Elhuyar mintzo, prefosta)

â€' Hobe duzu zaldi horren zama diozun bezain baliotsua izatea.

Elhuyarrek paper batzuk ateratzen ditu zorren artean. â€' Andereño, nik nire anaia galdu dut. Ez ahaztu hori.

Ixiltasuna Elhurrayek bera puskatzen du.

â€' Begira, lehen erakutsi didazuten papertxoari falta zaion zati da hau.

Bi paperak batu eta airean holograma osatzen da, formula batena.

â€' Hor duzuna, gure lagunen bizitza baino baliotsuagoa da. Malko bat dariola esan du azken hau. â€' Otso-harria malgutzeko formula da.

Taldea Añarbeko urtegira iristen da. Ederrek atseden hartzeko agintzen du.

â€' Eskertzen dut zuen laguntza, bai eta Faustoren paperak eskuratu izana, baina orain zer? Zientifikoak, hala dela deliberatu dute besteek, zer bestela?, herabe ematen du orain.

Irizar da lehena erantzun bat ematen: Ameriketara joatea zen nire ametsa; hori ez dut beteko, baina Pasaiako portuaren ondoan gaude, eta han geratu nahi dut. Mundu berriei so. Ez dut bidaia honetan segituko.

Gizon ixila da Irizar. Erantzunak piztu du pixkat Elhuyarren animoa. Bon, zeregin handia dut nik ordea; formula hau gauzatu behar dut; gu baino handiago den jokoan hartzen ari gara parte, zuek hala jakin ala ez. Bergarako Garitanoren laborategia galdu baduzue, Abadia jauna da gure itxaropena bakarra. Atarratzen.

â€' Bai jauna, hori da gure helmuga. Hara iritsiko gara, baina gure modura. Ederrek, noski, erantzun zuzena du. Baina ez du erantzun bere lagunei begira, inor konturatu gabe bahitua eta bahitzaileak ingurututa daukan taldeari begira baizik.

Elhuyar eta Irizar azaldatzen dira; ijitoz inguratuta daude, maskarada batekoak diruditenak.

Irudia: Añarbeko urtegiko horma. Kepa Sarasola. https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:A%C3%B1arbeko_urtegiko_horma.jpg

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen. etzi.pm Talaios kooperatibaren proiektu bat da.