2019-01-17 11:06

 

Nafarroako gazte bat hil zuen atzo prekarietateak, laneko lan istripu batean. 2019 bigarrena, eta 2018a 68 langile erailekin amaitu genuen. Gure bizitzak ezaugarritzen dituen prekarietatea salatzeko ekimena egin dugu gaur goizean: Cebek Bizakiko patronalaren ateak itxi ditugu. Enpleguari lotutako baldintza kaxkarrez harago, ziurgabetasuna, heldulekurik eza, ezegonkortasuna eta segurtasun falta nagusitu dira gure bizitzako eremu guztietan. Bizi baino, bizirautera kondenatuta gaude.

Ate guztiak itxi eta prekarietateari aurre egiteko ezinbestekoa da kolektiboki borrokatzea. Horregatik, otsailaren 16ko mobilizazioan parte hartzera dei egiten diogu prekarietatea bizitzako edozein alorretan sufritzen ari den eta bertatik askatu nahi duen orori. Gazteok larrialdi egoeran gaudelako, itxi ateak prekarietateari!

Euskal Herrian Bizi!

 

The post Bizkaiko patronalari ateak itxi dizkiogu appeared first on Ernai.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakunde iraultzailea da, eta Euskal Herri gazte, aske, sozialista, feminista, ekologista eta euskalduna du helburu.