2020-10-13 10:18

Kantauriar Itsasertzeko nekazal sindikatu nagusiak ( ENBA- Euskal Nekazarien Batasuna, ASAGA- Asociación Agraria de Galicia, ASAJA Asturias, ASAJA Cantabria eta UAGN-Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra) elkarrekin atera dira Ministeritzatik lantzen ari diren Lurrak elikatzeko errege dekretuaren aurka, beren esanetan, kantauriar itsasertzeko abelzaintzaren aurkako eraso zuzena delako.

Kantauriar Itsasertzeko abelzaintza, mendialdean barreaiatuak dauden milaka famili ustialekuz osatua dago eta esan bezala, Ministeritzan lantzen ari diren Errege Dekretuak, besteak beste, ximaurra eta minda zabaltzeko araudia barneratzen duena, gu bezalako mendialdeko abelzaintzaren aurkakoa da, mendialdeaz gain, lursailak txikiak, sarri askotan biderik gabeak eta horrezaz gain euriak sortzen dituen eragozpenak izan behar direlako kontuan.

Kantauriak Itsasertzeko 5 nekazal sindikatuok alegazio bateratua landu eta aurkeztu dute, besteak beste, ximaurrak eta minda zabaltzerakon lursailen pendizearen araberako salbuespenak eskatuz eta bide beretik, arautzeko garaian gertueneko erakundea den Elkargo Autonomoarentzat eskumena exijituz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Baserritar elkartea