ARGIA.eus

2020ko ekainaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Baserritar elkartea
2020-03-30 18:35

Atzo, Martxoak 29, gaueko 23:40tan argitaratu zen Errege Dekretuan Funtsezkoak dien jardueren zerrenda eta etxean geratu beharreko langileentzat ordaindutako baimenaren erregulazioa.?

Lehen sektorea, elikagai ekoizlea den neurrian, eta elkagai kateko beste gainuntzeko eragileak funtsezkotzat jotzen dira eta honenbestez, bai baserritarrak bai beren langileak, izango balitu, eta baita ere bere jarduera aurrera eramateko beharrezko diren zerbitzu era jarduerak ere funtsezkoak bezala kalifikatzen dira. Hau da, baserriko jarduera bere normaltasunean egiteko beharrezko diren jarduera lagungarriak, hala nola, albaitariak, ardi ile moztaileak, hondakin (minda) edo subproduktu kudeatzaileak eta beste hainbat lanbide ere funtsezkoak direnez, heuren langileak lana egin dezakete eta askatasunean mugitu.

Beraz, azken egunotan helarazitako zalantzak argitzeko asmoz, azaldu beharra dugu (datozen egunetan aurkakorik esaten ez den bitartean) baserritarrak ez duela inongo ziurtagirik behar bere lan mugimenduak egiteko, hori bai, gainean nahiz txartela berdea, ustialeku koadernoa edota seguritate sozialaren ordainketa agiriren bat eramatea gomendatzen dugu. Baserriko langileentzat baserritarrak bete eta sinatutako agiria eraman beharko du (hemen duzu Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna eta Garapen Ekonomiako sailek adostutako agiria).

Bestalde, gaia argiago uztearren hona hemen Nekazaritzako Ministeritzak atera duen prentsa oharra non 10/2020 Errege Dekretua zehazten den.

?

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.