2019-12-04 10:33
Alemaniako transnazionalak Zamudioko Parke Teknologikoan duen enpresako plantilla greban dago. Roxalleko langileek pairatzen duten prekarietatea gainditzeko hitzarmen propioa lortu nahian zortzi eguneko grebara deitu dute. Grebak abenduaren 3an hasi zen. Hurrengo datak izango dira: Abenduak 4, 11, 12, 13, 17, 18 eta 19.

Txertoak egiten dituen enpresa honen langileen gehiengoa gaztea da eta duela urte eta erdi multinazional alemanak (Roxall Medizine GmbH) erosi zituenetik dabiltzate lan baldintza prekarioak salatzen. Besteak beste, soldata baxuak (kasu askotan 1000 eurokoak edo gutxiago), kaleratzeak, janari-osagarriaren kentzea, langileak kontrolatzeko kamarak, balizko-kontratuen areagotzea...

Egoera hori gainditzeko Kimikaseko hitzarmen estatala hobetuko duen enpresa hitzarmena sustatu nahi izan du komiteak (9 ordezkariak ELAkoak dira), zuzendaritzarekin negoziatzeko asmoa erakutsiz. Bestalde, orain arte, enpresako zuzendaritzaren aldetik, jazarpen sindikala, mespretxuak eta errespetu faltak jaso izan dituzte.

Horregatik, eta aurretik egin diren ordu batzuetako paroek sortu duten borrokarako gogoaz baliatuz, zortzi egunetako greba egingo dute langileek, hitzarmen propioa eta errespetoa aldarrikatuz.

ELAtik babes osoa emango diegu grebalari hauei, eta dei egiten diogu enpresako zuzendaritzari, benetan negoziatu dezala lan baldintza prekarioak atzean utziko dituen Hitzarmen propioa. Bestalde, exijitzen diogu zuzendaritzari, jazarpen neurriak utzi ditzala, eta errespetatu ditzala langileak eta beraien ordezkariak.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.