2019-06-24 12:36
Ekainak 24 tik 29ra bitartean ELAko erresidentzietako langileek “Zaintza martxa” lelopean Gipuzkoako hamaika eskualde zeharkatuko dituzte. Sei etapa izango dituen ibialdi honekin, kalitatezko zaintza eredua aldarrikatu nahi dute. Langileok 70 egun daramatzate greban lan hitzarmenaren alde.

Grebalariek emakume izateagatik pairatzen duten soldata arrakala salatu dute. “Argi daukagu zergatik gertatzen ari den hau gatazka honetan, zaintza historikoki emakumeok egin dugun lana izan delako, etxean eta inongo soldatarik jaso gabe gainera. Gaur egun gizonezkoak lanean ari diren sektore pribatizatuekiko %30eko soldata arrakala pairatzen dugu, 6.000 euro gutxiago urtean, emakume izate soilagatik”.

Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan ari dira. 2017an ekin zitzaion negoziazioari, orain dela bi urte; gaur egun, egoera hankaz gora dago.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.