2020-03-12 13:40
Versia Contact Center enpresako langileek hiru eguneko grebari â€'martxoak 18, 19 eta 20â€' ekingo diote prekaritatetik atera eta lan baldintza duinagoak lortze aldera. Enpresa honek Trapagaran eta Elorrion ditu lantokiak, eta horietan 136 langilek dihardute; gehienak emakumeak dira.

Versia Bizkaian sortutako enpresa bat da; hainbat zerbitzu teknologiko eskaintzen du, eta azken urteetan asko hazi da. Greba egingo duten beharginak Contact Center sailekoak dira. Zehazki, Eroski eta beste enpresa batzurentzat telefono kudeaketa egiten dute.

Lan baldintzak estatuko Telemarketing lan hitzarmenekoak dira, eta honek sektorean prekaritatea legeztatu egin du. Esaterako, soldata kaskarrak, lan erritmo jasangaitzak, lanaldi partzialeko kontratuak, malgutasuna, etab. 2017tik hona langileek lortu dute hitzarmen hori hobetzea, derrigor bete beharreko greba amaierako akordio baten bidez.

Ordezkaritza sindikala ELAko 8 delegatuk osatzen dute; honek enpresako hitzarmen berria negoziatzeari ekin zion; aldarrikapenen artean, oinarrizko kontuak: soldata igoera, kategoria eta goardiak arautzea, baita hitzartzen den guztia lan erreformetatik blindatzea ere.

Baina aldarri hauei heldu ordez Versiak negoziazio kolektiboa beherantz egin nahi du, edukietan eta lortutako akordioak bete beharrari dagokionez.

Horregatik, ezinbestean gertatu gara lehen greba deialdia egitera behartuak, martxoaren 18 eta 20a bitartean. ELAk salatu du Versiaren jarrera: etekin itzelak lortuagatik prekaritateari eutsi nahi dio, kolektibo erabat feminizatuaren kaltetan. Generoaren ondoriozko soldata arrakala desagerraraztekotan behar-beharrezkoa da honelako enpleguentzat baldintza duinak lortzea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.