2020-08-28 08:57
ELAk, gehiengoa duen sindikatuak (8 ELA, 5 CCOO eta 4 UGT), jarduera geldiaraztea eskatu du, asteartean egindako probek guztira 175 positibo eman zituztela jakin ostean; abuztuan lantegi horretan bertan beste 20 erregistratu ziren.

ELAk ostegunean, hilak 27, ezagutu zituen Tuterako Uvesa enpresako langileei egindako proben emaitzak: 630 proba ingurutik 175 positibo baieztatu dira.
Datu horien aurrean, ELA sindikatuak enpresaren jarduera berehala geldiarazteko eskatu du, Uvesa langileen osasunerako arriskua delako, baita  eta
beren familientzat eta Erriberako gizartearentzat ere.
Kontratu propio eta azpikontratatuen artean, 800 pertsonek baino gehiagok lan egiten duten enpresa horretan eta, bere ezaugarriengatik, tenperatura eta Kate-lana, baldintzak ezin hobeak dira birusa hedatzeko, beste leku batzuetan ikusi den bezala. Enpresaren zuzendaritzak ez du kontuan hartu ordezkariek egindako eskaerak (informazioa eta probak egitea). Hegazti-hiltegi bat ezin dela protokolo generikoak ezarri. Enpresak inoiz ez du afera behar den seriotasunez tratatu eta langile batzordeari informazioa ezkutatu du, harik eta prentsan berria lehertu arte.

Uvesak langileen osasunarekin jokatu du, eta salbuespena izatetik urrun, Erriberako eta Nafarroako gainerako industrietan nagusi den inpresioa
da ekoizpen- eta ekonomia-irizpideak lehenesten dira osasun-irizpideen aurrean. Azkenik, ELAk honako hau exijitu dio Nafarroako Gobernuaren menpeko osasun agintaritzari: Uvesak planta geldiarazten ez badu, Gobernuak berak geldiarazteko.
Langileentzako eta haien familientzako segurtasuna bermatu behar da, eta geldiarazte hori Uvesak bere gain hartu beharko luke; langileek ez lukete ordainbdu behar, ez kontratatuak, ez azpikontraten mendekoak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.