2020-01-27 13:12
Grebaren atarian, ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak azpimarratu du badela garaia elkarlanean eta elkarrekin kalera atera eta jende arruntaren aldarrikapenak ozen oihukatzeko. Hain zuzen, Iñigo Urkullu Lehendakariak entzun nahi duena esateko unea, gehitu du Lakuntzak. Herri honetako gehiengo sindikal eta sozialari bizkarra ematea leporatu dio Lehendakariari, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarekin biltzeko gonbiteari uko egin diola gogoraraziz. “Lehendakariak herri honen zati txiki batekin bakarrik hitz egin nahi du, patronalarekin hain zuzen, eta hori ez da batera sanoa”, erantsi du. Lakuntzaren esanetan, Urkulluk "gezurra esaten du pentsioei eta enpleguari buruz ezer ezin duela egin esaten duenea

Urtarrilaren 30ean kalera ateratzeko hamaika arrazoi dagoela berretsi du, beti ere, borroka honek egun horretaz haratago ere ibilbidea izan behar duela azpimarratuz. “Gure borroka ez da hor bukatuko, greba honetatatik indarberrituta aterako gara”, baieztatu du.

Mobilizazioen zerrenda

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.