2019-01-10 09:25
ELAk parte hartuko du Euskal preso politikoen eskubideen alde urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetan,eta afiliatu guztiei bertararatzeko deia egin die. Espainiar estatuak, orain Sanchez buru duela, erabat bidegabea den espetxe politika aplikatzen jarraitzen du. Horren adibide da preso gehienak lehen graduan egotea, baita euren etxe eta senideengandik urrun izatea ere.

 

Urteetan zehar espainiar estatuko alderdi politiko nagusiek hitz eman zuten ETAk armak utzi eta desegiteko urratsa emanez gero, berehala egingo zirela urratsak espetxe politikan. Bada, ez da halakorik gertatu, ez behintzat urrats handirik. Hori dela eta, beharrezkoa da Euskal Herriko gehiengo politiko, sozial eta sindikalak aldarrikatzen duen oinarrizko justiziaren alde egitea.

Mobilizazioekin batera, beharrezkoa da hainbeste euskal herritarrek bizi dituzten bidegabekeria hauek gure herriko eragile politiko nagusien agendetan kokatzea. Injustia honek ezinbestean baldintzatu beharko luke espetxe politika krudel hau bermatzen duten indar politikoekiko harremana.

Honegatik guztiagatik, ELAk bat egingo du urtarrilaren 12rako Orain Presoak eta Bakearen Artisauak dinamikek deitutako manifestazioekin.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.