2020-01-30 00:00
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta urtarrilaren 30a greba orokor eguna da Hego Euskal Herrian. 'Lan, pentsio, bizitza duina' lelopean deitutako greba orokorrak lantokiak hustu eta indarrean dauden borrokekin kaleak betetzeko helburua du. Sindikatu deitzaileek (ELA tartean) eta eragile sozialek (pentsionisten mugimendua, feministak, ekologistak, etab.) egun osoko ekitaldietan eta manifestazioetan parte hartzeko deia luzatzen dute. Oraingoz, 101 mobilizazio deituta daude.

Mobilizazio garrantzitsuenak lau hiriburuetan izanen dira, goizez zein arratsaldez:

BILBO:

Zutabeak 11.45etan abiatuko dira Errekalde Zumarkalea, Deustu eta Jesusen Bihotzetik. Manifestazio nagusia Moyuatik (Plaza Eliptikoa) abiatuko da 12.30etan, Udaletxean bukatzeko.

Arratsaldez, 18etan, Plaza Eliptikoan.

DONOSTIA:

Zutabeak 11.45etan abiatuko Gros, Amara eta Antiguatik. Manifestazio nagusia Artzai Onean hasiko da 12,30etan, Bulebarrean bukatzeko.

Arratsaldez, 18.30etan Bulebarrean.

GASTEIZ:

Manifestazio nagusia Bilbo plazan hasiko da 12etan.

Arratsaldez, 18etan Andra Mari Zurian.

IRUÃ'EA:

Zutabeak 11etan abiatuko dira Sanduzelai, Berriozar, Txantrea, Arrotxapea, Atarrabia, NUP eta Barañainetik. Manifestazio nagusia Gaztelu plazan hasiko da 12etan.

Arratsaldez, 17etan, Autobus geltoki zaharrean.

Goizez, beste lau manifestazio nagusi izanen dira, Karta Sozialak deituta: Eibarren (12.30etan, Unzaga plazan), Tuteran (Foru plazan, 12etan), Lizarran (Udaletxean, 12etan) eta Tafallan (Nafarroako plaza, 12etan).

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.