2021-01-11 10:35
Adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat jo du eta auziperatuei bere elkartasuna adierazi die.

Urriaren 12an Sortuk, beste talde batzuekin batera, Iruñean egindako protestagatik 12 lagun deklaratzera deituak izango dira Auzitegi Nazionalean. “Koroaren aurkako delituak” leporatzen dizkiete Felipe Borboikoaren estatua eraisteagaitk.

ELAk adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat jo du eta Nafarroaren izaera errepublikanoa eta antimonarkikoa aldarrikatu du. "Monarkia erakunde arkaikoa, antidemokratikoa, matxista eta ustela da. Bortxaezintasunak ahalbidetuta, kontaezinak dira eginiko delitu, krimen, irregulartasun eta arduragabekeriak, beti ere, komunikabide nagusi, indar politiko, ekonomiko, judizialen eta Espainiako eliza katolikoaren babespean", azpimarratu du.

Gauzak horrela, ELAk irmo salatu du adierazpen askatasunaren kontrako eraso hau eta persekuzio politikoan oinarritutako auzia bertan behera geratzea exijitu du. Ildo horretan, deklaratzera deituak izan diren eta errepresaliak jaso dituzten eta jasotzen dituztenei babesa adierazi die.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.