2019-10-11 11:28
Bizkaiko netaleko ordezkariek Eusko Legebiltzarrean Lehendakariak izan duen agerraldia jarraitu ahal izan dute bertatik. Urkullu entzun eta gero, ELA, LAB, CCOO eta UGTeko ordekariak bat etorri dira Lehendakaria patronalaren alde dagoela adierazterakoan. “Urkulluk bat egiten du patronalarekin eta ekonomia-boterearekin. Sindikatuekin, ordea, Eusko Jaurlaritzako inork ez du egon nahi izan, metalgintzaren eskakizunak eta gure borrokaren eta greben zergatiak entzun ahal izateko”.

Betalde, sindikatuotako ordezkariek azpimarratu nahi ian dute ez duela inork gogo handiagorik akordioa egiteko, Metaleko sindikatuok eta batez ere metalgileek baino, haiek baitira prekarietatea gehien pairatu behar dutenak. “Baina, normala denez, nahi dugun akordioak eduki duinak izan behar ditu” gaineratu dute.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.