ARGIA.eus

2022ko irailaren 25a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
2022-09-23 14:08
Gaur LHKn aurkeztutako testuan ez daude ELAk salatu zituen artikulu diskriminatzaile eta antisindikalak. Testuaren aldaketak agerian uzten du akordioaren helburu bakarra langileek amore ematea zela.

Gaur, irailaren 23an, UGTk eta Gipuzkoako adinekoen egoitzetako hiru patronalek gutxiengoan sinatutako hitzarmenaren aurka ELAren inpugnazioari buruzko nahitaezko adiskidetze ekitaldia egin da LHKn.
Bertan, hiru patronalek eta UGTek beste testu bat aurkeztu dute, zeinetan ELAk inpugnatutako artikulu guztiak baztertu diren. Testu hori ari da juridikoki aztertzen ELA, baina lehen irakurketa batean zera ondorioztatu daiteke argi: salatutakoi elementu antisindikalak, antidemokratikoak eta ilegalak ezabatu dira testu berritik. Zehazki, langileak hitzarmenari atxikitzeko artikulua aldatu da, eta 15 artikulu baino gehiago kendu. Besteak beste, bake sozialarena.
ELAren ustez, sinatzaileek aldaketa hau kolpe judiziala saihesteko besterik ez da egin. Hitzarmena sinatu duten patronalek eta UGTk atzera egitea erabaki dute, eta ELAri de facto arrazoia eman diote.
Horrek erakusten du sinatzaileen helburua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren adostasunarekin, honakoa zela: lan baldintzak hobetzeko 260 greba egun baino gehiago egin dituzten langileek amorea eman zezatela. Guztiz ezohikoa da eraginkortasun mugatuko hitzarmen bat sinatzea eta handik bi hilabete baino gutxiagora sinatzaileek hitzarmenaren gehiengoa deuseztatzea.
ELAren ustez, sinatzaileen nahia ez da inolaz ere langileen lan baldintzak hobetzea. ELAren lanari esker agerian geratu baitira langileei aplikatu nahi zizkieten neurri antisindikal eta antidemokratikoak.
ELAko zerbitzu juridikoek arretaz aztertuko dute aurkeztutako testua, sektoreko langileentzat eta sindikatuak aurkeztutako inpugnazioetan dituen ondorioak argitzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.