2020-11-26 10:15
Hitzarmenaren araberako egutegia eta benetako lanaldia finkatzea eskatzen dute Iruñeako UDC Arrotxapea igerilekuetako sorosleek.

Rotxapeako igerilekuetan sorosle gisa lan egiten duten pertsonak 3 eguneko greba egiten ari dira (azaroaren 24an, 25ean eta 26an), enpresak lan-baldintzak etengabe aldatzen dituelako eta arazo horiek konpontzeko negoziazioetan aurrerapenik ez dagoelako.

Zehazki, hitzarmenaren egutegiari egokitutako urteko lanaldia eskatzen dute, eskubidea duten atseden-denborak errespetatuko dituena, egutegi hori etengabe ez aldatzea, eta benetan egin ohi duten lanaldia aitortu eta finkatzea. Adibide gisa, adierazi behar da azaroaren amaieran ez dutela 2020ko lan-egutegia itxita, eta egutegi hori epaitegietara eramana dagoela.

Greba deitzeko erabakia enpresarekin izandako elkarrizketetan aurrerapausorik eman ez delako hartu dute. Era berean, nabarmendu nahi dute beren aldarrikapenek ez diotela kostu ekonomikorik eragiten gizarteari, baina ezinbestekotzat jotzen dute beren lana baloratzea eta lan-eskubideen errespetuan oinarrituta antolatzea.

Greban dauden pertsonek gatazka behingoz konpontzeko deia egin diote zuzendaritza batzordeari. Era berean, igerilekuko bazkideei, uler dezaten greba ezinbesteko erabakia izan dela dagoen gatazka ikusarazteko eta gatazka horri berehala irtenbidea ematen saiatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.