2018-12-14 12:53
Urteak pasatu dira, eta azkenean, abenduak 14ean, Ministroen kontseiluak onartu du udaltzainon aurrejubilazioa erregulatuko duen dekretua. Udaltzainek, beraien erretiro adina aurreratu ahal izango dute, beraien legezko erretiro adina baino 6 urte arte. Honek esan nahi du, erretiroa ez dela 59 edo 60 urterekin izango. Langile interinoak, diskriminatuak izango dira, aurre jubilatzeko aukerarik gabe uzten bait ditu, kotizazio urte guztiak eduki arren.

ELAtik gogorarazi nahi dugu, urteak direla Udaltzaingoarentzako aurrejubilazioa lortzeko lanean ari garela. Mozioak aurkeztu ditugu udaltzaingoa dagoen udaletxe guztietan, non guztiak onartuak izan diren, Eusko Legebiltzarrean, legez gaindiko proposamen bat aurkeztu genuen, non Madrilgo Gobernuari exijitzen zitzaion udaltzainon aurre jubilazioa onartzeko, eta aho batez onartua izan zen eta kontzentrazioak ere egin ditugu. Eusko Legebiltzarraren aurrean eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean ere bai.

Udaltzainen aurrejubilazioa, udaltzaingoko langileen eta ELAren aldarrikapen historikoa izan da, izan ere, EAEn, egoera arraro bat bizi izan dugu azken urteetan. Euskal Polizia legeak, Euskal Polizia bakarra dagoela esaten duen bitartean (bi gorpuk osatua: Ertzantza eta Udaltzaingo ezberdinak), egunerokoan, diskriminazio egoera adierazgarria izan baita. Ertzainek orain dela urte asko 59 edo 60 urterekin jubilatzeko aukera izan duten bitartean, Udaltzainek ez..

Baina diskriminazio hori ez da ezabatuko, izan ere, Ministroen kontseiluak onarturiko eta estatu mailako plataforma eta Sindikatuek onarturiko Dekretu honek, ezberdintasunak ezartzen baititu aurrejubilazioa hartzeko orduan.

- Udaltzainek, beraien erretiro adina aurreratu ahal izango dute, beraien legezko erretiro adina baino 6 urte arte. Honek esan nahi du, erretiroa ez dela 59 edo 60 urterekin izango.

- Gainera, urte hauek aurreratzeko aukera, UDALTZAIN bezala kotizaturiko urteen arabera paulatinoa izango da.

- Langile interinoak, diskriminatuak izango dira, aurre jubilatzeko aukerarik gabe uzten bait ditu, kotizazio urte guztiak eduki arren.

ELAk, azken urteetan bezala, Dekretu hau aldatzeko exijitzen jarraituko du, Euskal Polizia guztiek aurrejubilaziorako eskubidea baldintza berdinetan izan arte.

Bai Eusko Jaurlaritzari eta baita Eusko Legebiltzarrean eta euskal udaletan ordezkaritza daukaten alderdi guztiei exijituko diegu presioa egin dezatela diskriminazio honekin bukatzeko helburuarekin.

Mobilizazioa klabea izan da Dekretu hau mahai gainean izateko. Mobilizaziorik gabe ez ginateke puntu honetan izango. Euskal Polizia osoarentzako aurrejubilaziorako kriterioak bateratzeko aldarrikapenak bizirik jarrai dezan, presioarekin jarraitzeko deialdia luzatzen dugu.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.