Mikel Noval eta Ainhara Plazaola, arlo sozialeko eta ingurumeneko arduradunek, aurkeztu dituzte Bilbon ELAren proposamenak.
Iruzur fiskalaren kontrako borrokarekin batera, PFEZaren erreforma eskatzen du ELAk. Era honetan, errenta guztiek (baita kapitalenak ere) gutxienez lan errentek adina zerga ordaintzea eta galdutako progresibotasuna berrezaztea (%56ko tasa marjinala barne) exijitzen du.
ELAk hau salatu du eta esan du diru-sarrerak zeharo gehituko dituen zerga-erreformarik gabe eta estatuko aurrekontu-markoa onartuz gero ezinezkoa dela aurrekontu-politika soziala egitea. Bestalde, salatu du oso larria dela ezker politikoak jokabide hau ontzat ematea, baita hortik eratorritako aurrekontu- eta zerga-politikak ere.
Bestalde, Foru Aldundien eskuetan dagoen enplegu politika nagusia da baliabide ekonomikoak lortzea gizarte-politiken ezinbesteko hobekuntza finantzatu ahal izateko. Honek lanpostu asko sortuko luke bizitzaren eta pertsonen zaintzarako zerbitzu publikoetan (osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak...).
Euskararen normalizazio plan efektiboak abiatu, bermatzearren Aldundiek eskainitako zerbitzuak euskaraz jasotzeko herritarrek duten eskubidea aldarrikatu du ELAk.