2019-02-13 17:59
Enpresak langileei eskainitako proposamena, greba mugagabearen 54. egunean, ez da inondik inora akordiorako minimoetara iristen, eta enpresak akordiorako duen borondatea zalantzan jartzen du.

Bitartekariak oso sentsazio txarrekin irten dira enpresaren izandako bileratik. Enpresak egindako proposamenak ez du berrikuntzarik aurrekoan aurkeztutakotik, eta akordio bat lortzetik oso urrun aurkitzen gara. Egoeraren larritasuna ikusirik, enpresari, behin behingoz akordioa ahalbidetuko duten edukiak aurkeztu ditzala eskatzen diogu.

Egoera onen aurrean, eta akordio batera iristeko nahia izanik, beste behin ere, Tabakalerako zuzendaritzari eta Administrazio kontseiluari (Donostiako Udalak, Gipuzkoako Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzan osatzen duenari) negoziazioa seriotasunez hartzeko eskatzen diegu, eta akordioa lortzeko euren esku dauden pausuak eman ditzatela.

Bestalde, bitartekariak eta ELAk, eguerdian tabakaleran prekarietatearen aurka eta lan baldintza duinen alde eginiko elkarretaratzea oso positiboki baloratzen dugu. Bertan, bitartekariez gain, beste Tabakalerako hainbat kolektibo gerturatu dira, besteak beste: Espozizioetako, Hirikilabs-eko, Mantenimentuko eta Tabakalerako langileak, bai zuzenak eta baita azpikontratatuak ere.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.