ARGIA.eus

2019ko apirilaren 24a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-02-19 09:12
Otsailaren 15ean enpresa eta Tabakalerako zuzendaritzarekin bildu ostean, argi geratu da arazoa ez dela zein den aplikatu beharreko hitzarmena, baizik eta zeintzuk diren lan baldintzak.

Bitartekariek 59 egun daramatzate greba mugagabean, eta gatazkaren irtenbidea inoiz baina konplikatuago ikusten da. Bitartekariek Tabakalerako zuzendaritzarekin eta Sedena enpresa kontratatzailearekin bilerak izan berri dituzte, baina bilera hauetan ezer gutxi aurreratu zen. Hauek ondorio nagusiak:

  • Tabakalerako zuzendaritzarekin izandako bileran argi geratu zen arazoa ekonomikoa dela, hau da, aplikatu beharreko baldintzak, ez, ordea hitzarmena, orain arte defendatu duten bezala.

  • Sedena enpresak urtarrilaren 28an aurkeztutako proposamenaren ia kalko bat aurkeztu zuen, bitartekariek aurkeztutako proposamenari kasurik ere egin gabe.

60 egunez liburutegia itxita egon ostean, eta gatazka dagoen puntuan egonda, iraingarria iruditzen zaigu egoera eta langileak serio hartzea exijitzen diegu; izan ere, gatazka honi amaiera ematea, langileen lan baldintza duinak bermatuz, euren esku dago.

Bestalde, etorkizuna eraikiz egitasmoak bitartekariei `Gipuzkoa eraikiz: Open minded governance for your future“ kongresuan jarritako betoa salatu nahiko genuke. Kongresuan izena emanda ere antolatzaileek ez diete sartzen utzi, inongo arrazoirik eman gabe.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.