2020-05-08 10:41
ELAko arlo soziosanitarioko arduradun Txomin Lasa elkarrizketatu du Radio Francia Internacionalek koronabirusaren krisiaren erdian zahar-etxeetan erabiltzaile eta langileek bizi duten egoera latzaz. Lasak gogorarazi duenez, Gipuzkoan bakarrik, gutxienez lau zahar-etxetan 20 bat pertsona hil dira. Lasak erresidentzietako pribatizazioa eta zahar etxeetako material gabezia salatu ditu. “Pertsona nagusien eta hauen zaintzaz arduratzen direnen bizitzak etekin ekonomikoa handitzea beste helbururik ez duten enpresa pribatuen esku uztea oso arriskutsua da beti, are gehiago, halako krisi batean”. Txomin Lasak azaldu bezala, euren burua babesteko asmoz, langileek zabor poltsekin lan egin behar izan dute, lagunek eskuz egindako maskarekin, finean, lan-baldintza onartezinetan. Gehitu duenez, zahar etxe askotan langileek positibo eman eta gero ere lanean jarraitzeko agindua jaso dute.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.