ARGIA.eus

2019ko uztailaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-10-16 17:11
Langileen mobilizazioaren helburuak plantilla handitzea eta lan-baldintzak hobetzea dira.

Gaur, urriak 16, greba-eguna izan da TUV Rheiland enpresak kudeaturiko IAT/ITVetan. Lanuztearen arrazoi nagusiak plantilla eskasia salatzea eta lan-baldintza hobeak eskatzea izan dira. Grebak jarraipen zabala izan du langileen artean.

TUV Rheiland enpresak etekin handiak erdietsi ditu azken 4 ekitaldietan, baina hori ez da islatu langileen lan-baldintzetan, ezta zerbitzuaren kalitatean ere.

  • Pertsonalaren eskasia dela-eta, egoera jasangaitza bihurtzen ari da. Adibide bat jartzearren, MercaIruńako IATn 16 ikuskari ari dira lanean eskuarki, baina enpresa beraren bertze instalazio batzuetan, eta antzeko inguruabarretan, 23 ikuskari ibili ohi dira.

  • Batetik pertsonalaren eskasia, eta bertzetik arauteria berria dela-eta, batzuetan 3 ordura arteko ilarak egiten dira. Horren ondorioz sortzen den estresa ezin pairatuzkoa da langileendako.

  • Langile berriak kontratatzen dituztenean, baldintzak ezin txarragoak dira, batzuetan 927 ? hilean eskaintzen dituzte, Estatuko Ingeniaritzaren Hitzarmena oinarri hartuz.

Horren harira oroitu behar dugu Ibilgailuen Azterketa Teknikoa emakida publikoa dela, eta arestian Nafarroako Gobernuak emakida hori 10 urte gehiagoz luzatu duela. Hori dela-eta, ELAk, enpresa horretan ordezkaritza duen sindikatu bakarra den aldetik, Nafarroako Gobernua premiatzen du gatazkaren konponketan parte hartzera; beti ere lan-baldintza duinak eta kalitatezko zerbitzua bermatze aldera.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.