2018-11-08 11:54
Bilboko NH eta Barcelo Nervion hoteletako garbitzaileak (nagusiki emakumeak) greba mugagabean daude, lanean bizi duten prekarietatea salatzeko. Langileek Constant izeneko enpresarentzat egiten dute lan, bi hotel hauek enpresarekin daukatelako azpikontratatuta garbiketa zerbitzua. Gela bakoitza garbitzeagatik 2,5 euro ordaintzen dizkiete, eta ordu gehigarriak lan egin behar izaten dituzte 800 euroko soldatara heldu ahal izateko. Joseba San Miguel ELAko ordezkaria Hala Bedi irratiko Hizpidea saioan aritu da egoeraren berri ematen.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.