2018-06-27 12:50
Tolosaldea Buseko langileak greban gaude urte hasieratik. . Honen arrazoia, enpresaren ezezkoa enpresa hitzarmen bat negoziatzeko. Tolosaldea Bus enpresak 3 zerbitzu mota ematen ditu, Tolosako urbanoa, Udaletxearen menpe dagoena, lineako zerbitzua Tolosaldean, diputazioaren menpe dagoena eta azkenik, zerbitzu diskrezionala.

Langileen Oharra:

Gaur zuen aurrean agertzen gara bereziki Tolosako udaletxearen jarrera salatzeko, arau guztiak apurtu dituenak langile bat kalean utziz.

Ekainaren 21ean, pasa den astean, bukatzen zitzaion Tolosaldea Bus-eri Tolosako urbanoko kontzesioa eta konkurtsora aurkeztu zen enpresa bakarra Cuadra Bus izan zen. Momentuan langile bakarra dago zerbitzu horri, urbanora, atxikituta. ELAk langile hau Tolosaldea Busetik Cuadra busera subrogatuta pasatu behar dela tinko defendatzen du, lan baldintza eta eskubide guztiekin, legeak jasotzen duen bezala. Aldi berean, langile honek mantenduko luke greban jarraitzeko eskubidea Cuadra busen, bere lan baldintzak duintzeko asmoz.

ELA sindikatuaren iritziz, Tolosako udaletxeak aukera ezinhobea zeukan urbanoko zerbitzua dagokion langilearen baldintzak duintzeko, hain zuzen ere, beti defendatu izan dugu Udaletxea dela zerbitzu hau ematen duten langileen baldintzen arduraduna. Zerbitzu hau PUBLIKOA da, zerbitzua enpresa pribatu batek edo udaletxeak ematen duela ere.

Halere, jakin izan dugu Udaletxeak ez duela bere esku zegoena egin kontzesioaren baldintzak hobetzeko. Hori dela eta, Cuadra Bus azkenengo momentuan atzera bota da eta ez du akordiorik sinatu Tolosako udaletxearekin.

Egoera honen aurrean, Udaletxeak har zezakeen erabakirik okerrena hartu du. Erabaki du zerbitzua zuzenean ematea udaletxetik, zerbitzu honi atxikituta dagoen langilea alde batera utzita, 15 urtez Tolosako urbanoa gidatzen egon eta gero. Erabikirik okerrena izateaz gain, ELAk ilegala dela ulertzen du. Langile hau Tolosako urbanoko zerbitzura atxikituta dago zerbitzu hau nork ematen duela ere, udaletxea edo enpresa pribatu batek. Edonola ere, langile hau subrogatuta izan beharko litzateke eta bere lanpostua mantendu.

Gainera, Udaletxeak eta alkatesak berak, Olatz Peonek, erabili dituen formak salatu nahi ditugu, erabakia hartu zuenean bi polizia munizipal bidali baitzituen ELAko Tolosako egoitzara jakinarazpena entregatzeko, erabakia zuzenean guri elarazi beharrean.

Alkatesak erakutsi duen jarrera ikustarazi egiten digu ze gutxi inporta zaion udaletxeari Tolosaldea Buseko langileak eta 5 hilabete baino gehiago irauten duen gatazka, Tolosako biztanleak kaltetuz, bereziki, jende heldua kaltetuz, haien mugikortasun gaitasuna gutxituz.

Azkenik babesa erakutsi digun jende guztiari eskerrak eman nahiko genizkioke, auzokide elkarteei, adibidez amaroz, Tolosako biztanleriari, eta hainbat eragile sozial eta politikoei. Ez dugu etsiko! Tolosako udaletxeari berehalako konponbidea exijitzen diogu!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.