ARGIA.eus

2019ko ekainaren 25a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-07-12 12:01
Tolosaldea Buseko langileok hilabete honetan betetzen dituzte sei hilabeteko greba. Tolosaldea Busek 3 zerbitzu mota egiten ditu: Tolosako urbanoa, udaletxearen menpekoa, lineako autobusa Tolosaldean, Diputazioaren menpekoa eta zerbitzu diskrezionala. Grebaren ondoren Tolosako urbanoan akordioa lortu du ELAk. Gainontzeko zerbitzuetan grebak jarraitzen du. Uztailaren 17rako, Tolosaldea Buseko langileen elkarretarazea deitu du ELAk plaza Gipuzkoan elkartasuna adierazteko.

Langileen Batzordearen agiria:

Tolosaldea Buseko langileok hilabete honetan betetzen dugu 6 hilabeteko greba. Aldarrikatzen dena hurrengoa da; soldata hobeagoak, lanaldi murrizketa, urtean 1800 ordu egiten bait ditugu eta enpresak erabiltzen duen malgutasuna murriztea, gainera, larunbatak eta jai egunetan ere lan egiten dugu.

Tolosaldea Busek 3 zerbitzu mota egiten ditu: Tolosako urbanoa, udaletxearen menpekoa, lineako autobusa Tolosaldean, Diputazioaren menpekoa eta zerbitzu diskrezionala.

Azkenengo hilabetean aukera izan dugu Tolosako urbanoko langileen lan baldintzak duintzeko. Ekainaren 21ean bukatzen zen udaletxeak Tolosaldea Busekin zeukan kontsezioa eta udaletxeak pliego berriak publikatu zituen berriro ere zerbitzua esleitzeko. Konkurtsora enpresa bakarra aurkeztu zen, Cuadra Bus.

Orduan hasi ziren negoziazioak Cuadrarekin eta honi eta Tolosako udaletxearen negoziatzeko borondateari esker, ELAk akordio oso on bat lortu du Tolosako urbanoko langileentzat. Edukiak hurrengoak dira:

- 2 urterako akordioa: 2018-2019

- %8tik gorako soldata igoera

- 40 orduko lanaldi murrizketa

- Erreforma laborala akordiotik kanpo geratzeko eta akordioa bera bermatzen duten klausulak.

ELAtik behin eta berriro esan ohi dugu zerbitzu publiko batetaz ari garela, nahiz eta enpresa pribatu batek kudeatzen duen. Ondorioz, administrazioak, kasu honetan, Tolosako udaletxeak, erantzunkizun zuzena du zerbitzuko langileen lan baldintzekiko. Frogatuta geratzen da borondate politikoa dagoenea jendearen lan baldintzak hobetu daitezkeela.

Hala ere, deitoratu egin behar dugu Tolosaldea Buseko gainontzeko langileok greban jarraitzen dugula. Gaur arte, ez dugu inongo kontakturik edo erantzunik jaso Diputaziotik. Sinestezina da administrazio publiko batek modu honetan uko egitea bidezkoak diren aldarrikapenei.

Gipuzkoako Diputazioari, eta zehatzago, Mugikortasun departamentuko diputatuari, exijitu egiten diogu gatazka honi bide ematea, orain arte Tolosako udaletxeari exijitu diogun bezala. Aldi berean, Tolosaldeako biztanle guztiei gonbidapena luzatu nahi diegu hurrengo asteartean, uztailaren 17an, Tolosaldea Buseko konzentraziora gehitzeko, plaza Gipuzkoan, 11:30tan.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.