Salaketaren ostean Iñaki Olidenek (federazioaren arduraduna Bilbon) eta Javier Escobarrek (Enpresa Batzordeko presidenteak) honako adierazpena irakurri dute. Bertan, egoeraren berri emateaz gain, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkari Alfonso Gili erantzun nahi izan diote.
Bilboko TAO/OTAren kudeaketaz arduratzen den enpresak eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkari Alfonso Gil jaunak egindako adierazpenak direla-eta, ELAk jakinarazten du:
1.- Enpresak adierazi berri duenez, 4 urtetan %12ko soldata-igoerako proposamena egin die sindikatuei; baina horrek agerian utzi du kaleratzeen inguruan salatu izan duguna: egindako kaleratzeen benetako arrazoia hitzarmen kolektiboaren negoziazioa da. Enpresa kaleratze horiez baliatzen da, xantaia moduan, ito-puntuan dagoen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko.
ELAk salatu du abenduko kaleratzeak ez direla egin diziplina-arrazoiengatik. Nahita bilatu dira, nahita bultzatu dira. Aipatzen diren arau-hausteak uztailean gertatu omen ziren, baina abenduan erabili dira xantaia moduan, Udalaren 120.000 €-ko isuna jaso ondoren, eta negoziazio-mahaiaren blokeoa gertatu eta gero.
2.- Bilboko TAO/OTAren kudeaketaz arduratzen den enpresak (EYSA eta CYCASA enpresez osaturiko UTEa) egindako adierazpenak “amarrutsuakâ€ï¿½ eta “populistakâ€ï¿½ dira, ezin ditugu bestelakotzat hartu.
Izan ere, "amarrutsuak" eta "populistak"� dira, hasieratik gezurretan leporatu diete langileei Tourra ikusten 4 orduz egotea lanaldiaren barruan; eta gero, berriz ere modu “amarrutsuanâ€ï¿½ eta “populistanâ€ï¿½ adierazi dute negoziazio-mahaiari soldata-igoerako proposamen bat aurkeztu diotela, 4 urtetan %12ko igoerakoa.
Enpresak, adierazpen partzial eta interesatu horien bidez, grebalariekiko haserrea herritarrengan piztu nahi izan du, TAO/OTA sistemaren kudeaketa ezin txarragoa ezkutatuz, eta bere benetako helburua agertuz: kaleratzeez baliatzea hitzarmen kolektiboaren negoziazioan.
3.- Enpresak aipatu duen soldata-igoera, "amarrutsua"�, "populista"�,"partziala"� eta "interesatua"� izateaz gain, gaur egun hitzarmenean jasota dauden lan-baldintzak okertzera dator, nabarmen okertzera gainera, langileen oinarrizko eskubideak murriztu eta lan-erreforma aplikatu nahi baita.
Zehazkiago esateko:
Esandako guztiarekin batera, lan-baldintzak nabarmen aldatu dituzte, enpresaren proposamenaren hitzaurrean, eta norberaren eginkizunak beste era batera formulatu.
Enpresaren proposamen horren aurrean, iragarritako murrizketen garrantzia eta eragina kontuan hartuz, eta lan-erreformaren xedapenak sartzeko duten asmoa ikusita; negoziazio-mahaiko sindikatuok onartezina dela erantzun genuen. Orduan enpresak oraingo hitzarmena 2018ko urtarrilean alde batera uzteko mehatxua egin zigun, eta handik egun gutxira lankideen kaleratzeak gertatu ziren.
4.- ELAk salatzen du enpresaren negoziazio-borondate eskasa, eta gatazka-giroko adibide moduan 2018ko lan-egutegia dugu, enpresak bere kabuz ezarrita. Egutegi horren bidez ordutegia eta lanaldia nabarmen aldatu dira; eta ondorioz, gatazka kolektibo bat aurkeztuko dugu, erabaki hori deuseza edo, horren ezean, arrazoirik gabea delakoan.
5.- ELAk eskatzen dio Alfonso Gil jaunari, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariari, gatazka honen ardura beregain hartzeko, TAO/OTAren sistemaren kudeaketa ezin txarragoa baita, eta hori Bilboko Udalaren erantzukizun zuzena da.
Greba mugagaberako deialdiaren eragile izan diren kaleratzeak enpresaren xantaia-modu bat besterik ez dira Bilboko TAO/OTAko langileen lan-baldintzak murrizteko, Udalak ezarritako TAO/OTA sistema berriaren ondorioz.
Udalak, zehazkiago Gil jaunak, TAO/OTA kudeatzeko sistema berri bat ezarri du; eta horren arabera, Udalak egiten du diru-bilketa artez, eta aldaketa nabarmenak sartu ditu lan-baldintzetan, eta 120.000 €-ko isuna ezarri dio enpresari sistema berri hori ez betetzeagatik.
Udala da TAO/OTAren erantzulea.
EYSA eta CYCASA enpresak dira kaleratzeen erantzuleak eta errudunak.
ELAk Alfonso Gil jaunari, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariari, dagokion ardura bere gain har dezala exijitzen diogu, inplikaturik diren 3 eragileak elkartu eta beharrezkoa den elkarrizketa bideratu dezan: Udaletxea, EYSA-CYCASA, eta langileen ordezkaritza alegia; OTA sistema berriak dituen arazoei irtenbidea bilatze aldera, horrek langileen lan balditzetan duen eragina aztertu eta guztion oreka puntu batetara iristeko helburuarekin.
Beharrezko elkarrizketa/negoziaketa, aurrez eta derrigorrez, mehatxuak eta xantaiak bertan behera utzi behar direlarik; eta noski, hautsitako oreka lehengoratu beharra delarik, kaleratutako 7 lankideen berronarpenarekin.