2020-01-24 12:49
Supersurreko langileek protesta ekintza egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, lan baldintzen defentsan. Azken mobilizazioen ostean, Tranbisako zuzendaritza â€' Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatutako zerbitzu hau ustiatzen duen enpresaâ€' negoziatzeko borondatea agertu du.

Hala eta guztiz ere, enpresa urrun dago ELAk gatazkarekin amaitzeko helarazi dituen aldarrikapenetatik: 1.592 lanordu lortzea; 2020tik aurrera aplikatzen hasiko diren soldata-hobekuntzak; lizentzien eta plusen kapituluaren hobekuntzari ekitea; eta laneko segurtasunari eta osasunari buruzko arazoak konpontzea.

Horiek dira, laburbilduz, otsailaren 6an jarraituko duen negoziazio honen lau puntu nagusiak. Aldarrikapen horietan nabarmen aurrera egin ezean, mobilizazioak zabaltzera deliberatuta daude langileak.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.